Gaitasun digitalari dagokionez heziketa mailak eragina du belaunaldien artean arrakalan

Andrea Alfaro

Gaitasun digitalari dagokionez heziketa mailak eragina du belaunaldien artean arrakalanEU Kids Online ikerketa sareak Europako Batzordearekin lankidetzan “Niños pequeños y teconología digital” proiektuaren barruan eginiko azken txostenak ondorioztatu du, paradoxa badirudi ere, heziketa maila txikiagoa duten gurasoen familietan ekipamendu digitalari dagokionez nahiko maila handia izaten dutela. Hori dela eta, prestakuntza digitala jaso behar dute aita-ama horiek.

Haurrak gero eta goizago hasten dira tresna horiek erabiltzen, eta gurasoek modu berriak aurkitu nahi dituzte txikienek baliabide digitalak nola erabiltzen dituzten ikuskatzeko. Horren ondorioz, gurasoak saiatzen dira beren seme-alabek gailu digitalekin duten harremana kudeatzen eta arautzen, eta, gainera, hori egiteko haiek dira pertsonarik egokienak.

Hala ere, txostenak erakusten du  hezkuntzako arau eta ohitura orokorrek eragina dutela gurasoek bitarteko digitalen erabilera kudeatzeko moduan.

Gurasoek diru sarrera txikiagoak eta hezkuntza maila apalagoa duten familietan, analisiek erakutsi zuten arrakala handiagoa zegoela belaunaldien artean; batik bat, etorkinen familietan. Baina horrek ez du esan nahi tresna digitalik ez dutenik izan ohi; alderantziz, tresna ugari dute. Alabaina, prestakuntza eta denbora falta dela eta, gurasoek ezin dute jarduerarik egin seme-alabekin batera.

Guraso horiek teknologia digitalak garrantzitsutzat jotzen dituzte, baina, aldi berean, uste dute gailu digitalak ez direla oso egokiak jolasteko, eta nahiago dituzte umeentzako betiko jostailuak.

Goi mailako inguru sozioekonomikoetako gurasoek offline jarduera gehiago bultzatzen dituzte

Deigarria da diru sarrera eta hezkuntza maila handiagoa duten familietan gurasoek haurrentzako offline jarduerak lehenesten dituztela jakitea(etxeko jarduera digitalak mugatuz), eta, horretarako, bitarteko lanak egiteko jardunbide sorta zabala eta askotarikoa erabiltzen dute. Guraso horiek seme-alabei offline alternatiba erakaragarria eskuratzen saiatzen dira. Baina, umeek onlineko jolasak erabiltzen dituztenean, guraso horietako askok mugak jartzen dituzte, eta arauak ere bai.

Gurasoek bitartekari lanak egiten laguntzeko eskatu dute

Ikerketaren arabera, guraso guztiek, baina, batez ere, IKTekin segurtasunik/konfiantzarik edo ezagutzarik ez dutenek, laguntza instituzionala eta profesionala behar dute honako hauei dagokienez:

  • Internet erabiltzeak dakartzan onurei buruzko ezagutza.
  • Haurren segurtasuna kudeatzeko tresna teknikoak erabiltzea, pasahitz egokiak sortzea, pribatutasuna babestea eta edukiak iragaztea.
  • Trebetasun eta ezagutza digitala hobetzeko laguntza.
  • Gailu digitalak haurrekin batera erabiltzeko eta arazoen irtenbideei buruz eztabaidatzeko jarduera partekatuei bide emateko komunikazio estrategiak.

Elkarrizketaturiko gurasoek esan zuten nahiago zutela hezkuntza erakundeek ematea orientazio eta laguntza hori. Haatik, diotenez, orientazio gutxi jasotzen dute erakunde horietatik, eta oso gutxi dakite haurrek etxetik kanpo egiten dituzten jarduerez.

Informazio gehiago:

Txosten osoa, How parents of young children manage digital devices at home: The role of income, education and parental style,Sonia Livingstone, Giovanna Mascheroni, Michael Dreier, Stephane Chaudron eta Kaat Lagaerena,eskuragarri dago hemen: http://eprints.lse.ac.uk/63378/

JRC ikerketa zentroaren txostena, Young Children (0-8) and digital technology: A qualitative exploratory study across seven countries, Stephane Chaudronena, eskuragarri dago hemen: http://publications.jrc.ec.europa.eu/repository/handle/JRC93239.

Webgunea. www.eukidsonline.net

Advertisements
Post hau ikastaroak, Internet, sare sozialak atalean eta , , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s