WhatsApp-a eguneroko tresna da

Andrea Alfaro

WhatsAppGaur egun, gizartean teknologia berriak oso hedatuta daude, eguneroko bizimodua errazten dutelako, besteak beste. Horietako bat WhatsApp-a da. Aplikazio horren bidez irudiak, bideoak, mezuak edota txisteak partekatzen dira, baina erabiltzaleek ez dute kontuan hartzen zein ondorio edota arrisku izan lezakeen aplikazio hori oker erabiltzeak. Arazo horri aurre egiteko garrantzi handikoa da jakitea zeintzuk diren WhatsApp oker baliatzeak izan litzakeen arrisku horiek; beraz, aplikazio hau hobeto erabiltzen ikaste aldera, arrisku larrienak aipatu eta azalduko ditugu.

Hasteko, jakin behar da pertsona baten sakelako telefonoaren zenbakia duen edonor sar daitekeela haren WhatsApp-eko profilean, eta, horrela, telefonoaren jabea nolakoa den ez ezik, haren azken konexioa zer ordutan -informazio hori kendu ez badu- izan den ere jakin dezake. Lagun hori adingabea bada, arriskutsuagoa da, aipatutako informazioa pederasta batek erabil baitezake: mezuak bidali ahal dizkio umearen konfiantza bereganatzeko eta kalean edo beste leku batean harekin geratzeko.

Horrez gain, sexu-edukiak ere kontuan hartu behar dira. WhatsApp aplikazioak horrelako edukiak partekatzeko aukera ematen du, eta egin egiten da; areago, helduek nahiz nerabeek partekatzen dituzte. Pertsona batzuek beren buruari argazkiak egiten dizkiote barruko arropaz jantzita edo arroparik gabe, eta bikote edota lagunarekin partekatzen dituzte. Haiek ez dute kontuan hartzen Interneten bidez argitaratzen dena sarean geratzen dela. Hori dela eta, ondo pentsatu behar da zer eskegitzen den sarean, edonork eskura baitezake.

Bukatzeko, ezin da ahaztu ziberbullying-aren arazoa. Adingabeen artean Interneten bidez egiten den jazarpena da. Eskola-jazarpena pairatzen duten umeek ziberbullying-a ere sufritzen dute. Erasotzaileek klasean aurrez aurre mehatxatzen dituzte, eta WhatsApp-en bidez ere bai. Arrisku horri beste faktore bat gehitu behar zaio: geo-kokapen sistema, alegia, sakelako telefonoak daukan GPSa, jakinarazteko uneoro non dagoen erabiltzailea.

Arriskuei nola aurre egin

Hala ere, aipatutako arriskuei aurre egitea badago. Horretarako, lehenik eta behin, WhatsAppa erabili baino lehen oso inportantea da ezagutzea aplikazio horretan zer aukera dagoen pribatutasuna ondo babesteko eta erasoak saihesteko. Horrez gain, komeni da profileko argazkian erabiltzailearen irudia ez jartzea. Horrela pertsona ezezagunek ahalik eta informazio gutxien lortuko dute.

Beste gomendio bat blokeatzeko aukera bilatzea da. Ezezagun batek mezu bat bidaltzen badigu, blokeatu egin behar diogu, ez erantzun, eta, behin blokeatuta, ezin izango du berriro harremanetan jarri gurekin. Ziberbullying-a ahalik eta azkarren konpontzeko ere balio du aukera horrek. Eta, sexu-edukiei dagokienez, hoberena da aipatutako argazkiak bezalakorik ez egitea.

Advertisements
Post hau ikastaroak, Internet, Ziberbullying atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s