Bretxa digitala, nola desagerrarazi?

Andrea Alfaro

Bretxa digitala nola desagerraraziGaur egun, guraso eta seme-alaben arteko bretxa digitala oso handia da. Beraz, zer egin dezakegu bretxa hori desagertarazteko? Gurasoei laguntzeko hiru aholku batzuk helarazi nahi dizkizuegu: 

1-Seme-alabak Interneten ibiltzen hasten direnean gurasoekin egon behar dute

2-Oso inportantea da konfiantza giroa sortzea seme-alabek sare sozialetan sortutako arazoak kontatzeko

3-Interneten arazoren bat izaten badute jakin behar dute beti egongo garela laguntzeko prest

Hasieran, Facebook edo twitter arraroa eta ez erabilgarria iruditzen zitzaizuen. WhatsApp, aldiz, interesagarria. Egunero erabiltzen duzue. Hala ere, seme-alabek aurrea hartzen dizuetelako sentsazioa izaten duzue? Halaxe da. Izan ere, ez dugu inoiz haiek beste jakingo.

Zer erabiltzen dute?

Seme-alabek Instagram, Snapchat, telegram eta Twitter, batez ere, erabiltzen dituzte. Baina zuek, gurasook, sare sozial horiek ez dituzue ezagutzen, eta galduta sentitzen zarete. Sentimendu horri aurre egiteko oso inportantea da parte hartzea. Horretarako honako elkarrizketa hau izatea komeni da:

-Mesedez, azaldu nola jaisten den aplikazio hori. Kontatu zeintzuk diren pribatutasuna kudeatzeko aukerak.

Konfiantza giroa sortzea oso inportantea da. Hitzaldi batean neska batek esan zigun amari ez lioke kontatuko Instagramen sortutako arazo bat.

Zergatik?-galdetu genion

-Amak ez dakielako ezta Instagram hitza esaten ere.

Neska horrek jakin behar du ez dela inportantea hitz horiek ezagutzea, arazoak konpontzea baizik. Gainera, amak edo aitak beti bilatuko du pertsona egokiak arazoa konpontzeko.

Horren harira EHUan ikerketa bat egin dute eta egiaztatu dute arrakala digital handia dagoela gurasoen eta seme-alaben artean, eta gomendatzen diete gurasoei teknologia berriei buruzko formakuntza jasotzea.

Didaknet Gaur Egunean (Eitb)EITB albistegian horri buruzko berri bat egin dute, eta Didaknet agertzen da hitzaldi bat eta aholku batzuk ematen.

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s