Erronka berriei aurre egiteko prest gaude?

Andrea Alfaro

didaknet Arriskuari aurre egiteko prest gaude

Zerbait arraroa ikusten duzu argazkian?

Ikasturtea gogotsu eta teknologia berrien erronkei aurre egiteko asmoaz hasiko dugu. Lehenengo erronka da teknologia horiek zentzuz erabiltzen saiatzea; hasteko, beraz,  arrisku berri bat hartuko dugu abiapuntu: selfiak. 
Gaur goizean irakurri dugu selfiek marrazoek baino jende gehiago hiltzen dutela. Berri horren harira, kasualitatez, Didaknet-en jaso ditugu bederatzi eta hamabi urteko neska biren honako argazki hauek. Irudi horietan neska horiek selfiak eta argazkiak egiten agertzen dira etxeko teilatuko tximinien artean. Gogorarazi nahi dizuegu aurten 12 pertsona hil direla selfiak egin bitartean.

didaknet Arriskuari aurre egiteko prest gaude selfie arriskutsua

“Roofing” edo “skywalking” egiten, tximinien gainean selfie arriskutsuena egiten dute

Beraz, galdera da: Noraino helduko da argazkirik izugarriena lortzeko obsesioa? Arazo horren funtsa egoa da.  Mota horretako irudi batek miloika “atsegin dut” izan lezake edozein sare sozialetan, baina zein da prezioa? Heriotza, batzuetan. Badaude, gaur egun, itxi behar izan diren animalia-parkeak jendeak hartzekin sefiak atera nahi izateagatik, baita eraikin istorikoetatik eta mendietatik erori direnen kasuak ere edo trenek azpian harrapatu dituzten pertsonak…

Sen ona galdu dugu eta erakuslehioko manikiak izango bagina bezala bizi gara, arropa ikusgarrienak jantzita mundu guztiak  ikus gaitzan.  Lehen, esaterako, arreta deitzeko nahikoa izaten zen abodominalak, ipurdia edota arropa izugarria erakustea; orain, ordea,  gero eta erronka arriskutsugoak eta zentzurik gabekoak behar ditugu.

Erronka arriskutsu horiek modan jartzen dituztenak ez ditugu ahaztu nahi. Mundu birtual honetan, adingabeek ere parte hartzen dute eta batzuetan ez dute izaten behar den heldutasuna gonbidapen horiek errefusatzeko. Erronka horiek pertsona ausartak direlako seinaletzat hartzen dute  zenbaitek eta  klasekideen artean ospe “ona” lortzeko aukera paregabea. Hori dela eta, horrelako jokabide arriskutsuei eutsi baino lehen ondo pentsatu eta kontuan hartu behar dira ondorioak, zeren horietako bat  heriotza izan baitaiteke .

Advertisements
Post hau Internet atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s