Ez eraman tableta edota mobila komunera

Andrea Alfaro

Ez eraman tableta edota mobila komuneraIkasurtea amaitzear dagoenez, kontatu nahi dizuegu zerk harritu gaituen gu gehien eta zerk harritu dituen umeak hitzaldietan..

Orain dela urte batzuk gomendatu genuen ordenagailua egongelan izatea, gurasoek seme-alabak zaintzeko eta jakiteko zer egiten zuten. Hala ere, tableten eta mobilen erabilera zabaldu zenetik, gomendio horrek ez du ezertarako balio izan. Beraz, aholku berria honako hau da: “Ez eraman tableta edota mobila komunera”.

Ikaskideek ez dute ulertzen zergatik ematen diegun aholkua, baina tresna horiek bi kamara dituztela gogorarazten diegunean, berehala ulertzen dute zergatia. Batzuetan, tabletaren kamarak estalita izaten dituzte, baina ez, ordea, mobilarena; beraz, hackeatzen badute, haien mobilaren bidez grabatu ahal dituzte umeak komunean edo gelan, besteak beste. Normalean, umeak horren ondorioaren berri izatean, harrituta geratzen dira eta nazkagarria iruditzen zaie. Oso ona da erantzun hori izatea, zeren eta norberaren borondaterik gabe halako lekuetan grabatua izatea benetan gaitzesgarria baita. Beraz, hori gerta ez dakigun, hoberena da gazteek  komunera tableta edo mobila ez eramatea eta helduok  poltsan edo poltsikoan gordeta edukitzea.

Dena den, umeek galdetzen digute zergatik nahiko lukeen inork haien mobila hakeatu. Eta erantzuna da hacker gaizto batek ez du gazte guztien mugikorra hakeatu nahi izaten. Hain zuzen ere, pertsona baten mobila aukeratzeko honako hau izan ohi da prozedura: Adingabe batek irekitzen du kontu bat Instagramen eta berehala agerian uzten du pribatutasuna jendeaurrean, argitaratzen dituen argazkiak  -animaliarenak edo paisaiarenak, esaterako- pribatuak ez direlako. Hacker gaiztoak susmoa izango du kontua ume batena dela iruzkinei erreparatuta  erraza izango baitzaio egiaztatzea hackerrari adingabea dela. Izan ere, adingabeek ez dute helduen  moduan idazten.

Hacker gaiztoa Interneten bidez saiatuko da adingabearen telefono zenbakia bilatzen, umeak pribatasunarekin tentuz jokatu ez badu, erraz lortuko du telefono zenbakia. Halaber, hacker gaiztoak has dezake elkarrizketa bat adingabearekin profilean agertzen diren argazkiei buruz, adingabearen konfiantza beregana dezake eta telefono zenbakia lor dezake  WhatsAppen bidez hitz egiteko, adibidez. Horrela, hackeatzen has daiteke.

Debekatuta dago irainak botatzea WhatsAppen bidez

Irainak botatzea gori-gori dagoen beste gai bat da. WhatsAppen bidez askotan irainak botatzen dizkiote elkarri. Hasten dira bromak egiten, baina haserre bukatzen dute. Adibideak emanda, azaltzen diegu nola bukatzen diren horrelako gatazkak (batzuetan elkar jotzen dute). Neska batek esan zigun WhatsAppen bidez irainak eta madarikazioak botatzen zituela barruan zeukana askatzeko, eta berdin zitzaiola guk esango geniona, bere aitak ere berdin-berdin jokatzen zuen eta. Horixe izan zen bere pisuzko argudioa.  Guk halako debekuak azaldu arren, aitak egiten badu…

Baina ustekabeak ere izan ditugu. Umeen pikarokeria izan da bene-benetan atentzioa eman diguna, adingabeek ere erabiltzen baitituzte trikimailuak guraso zaindariak ekiditeko. WhatsApp taldeetan, umeek susmatu ezkero lagun bati bere gurasoek txata begiratzen diotela, joera izaten dute ikaskidea baztertzeko, baina aldez aurretik adostu egiten dute ume harekin. Geroago, nahi duten gaiari buruz hitz egin ondoren, ezabatzen dute elkarrizketa eta onartzen dute berriro mutila edo neska. Ikusten duzuenez, umeek ere pikarokeria daukate, ez gurasoek bakarrik.

Gomendio edota pasadizo gehiago ezagutu nahi badituzue jarrai iezaguzue.

Advertisements
Post hau ikastaroak, Internet, sare sozialak atalean eta , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s