Interneten seguru eros dezagun

Andrea Alfaro

Interneten seguru eros dezagunEspainako Ministro Kontseiluak Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Legea onartu du, xede izanik Interneten bidez erosteko arau zorrotzagoak jartzea eta kontsumitzaileei eskubide gehiago ematea.

Gero eta jende gehiagok egiten ditu erosketak merkataritza elektronikoaren bidez. Hala ere, kontsumitzaile batzuek ez dute konfiantza handirik salerosketa horietan, informazio gutxi eskaintzen dutelako eta arazoak sor litezkeen beldur direlako. Beraz, arazo hori konpontzeko asmoz, eta Interneten bidez erosteagatik egin ohi diren erreklamazioak ekidite aldera onartu da lege berria.

Arau horrek ekartzen dituen berrikuntzei dagokienez, nagusiena da ordaindu baino lehen legeak behartzen duela produktuaren azken prezioa erakustera.  Horrez gain, derrigorrezkoa da ordaintzeko aukera batzuk eskaintzea, kreditu txartela, zor txartela eta transferentzia, besteak beste.

Beste berrikuntza bat da erosketak itzultzeko epea luzatzea. Denda elektronikoetan edozein produktu itzuli ahal izateko epea 14 egunekoa izango da, eta, saltzaileak informazio egokia eman ez badu, 12 hilabeteraino luzatu egingo da epea.

Interneten seguru erosteko gomendioak

Dena den, lege berriez aparte, Interneten bidez erosi baino lehen, komeni da web-gunean erosleek idatzitako iruzkinei erreparatzea, jakiteko zer-nolako esperientzia izan duten. Halaber, banka elektronikoak babes-sistema gehigarriak dituen ala ez begiratu behar da. Azkenik, ez da ahaztu behar erabilera-baldintzak eta produktuak itzultzeko politikaren ingurukoak irakurri behar direla, bai eta ziurtagiria gorde ere.

Advertisements
Post hau Internet atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s