Interneten seguru ibiltzeko jarraibideak

Andrea Alfaro

Internet seguru ibiltzeko jarraibideakInternet zabaldu zenetik, hainbat tresna eta aplikazio sortu dira: posta elektronikoa, GPSa, sare sozialak, WhatsApp bezalako aplikazioak, besteak beste. Horiek dira teknologia berriak, eta aukera handiak eskaintzen dituzte informazioa lortzeko, ikasteko, komunikatzeko, eta onso pasatzeko.

Hala ere, teknologia berriak modu seguro eta arduratsuan erabiltzeko oinarrizko gaitasun batzuk behar dira, eta funtsezkoena da pribatutasuna babestea.

Nola babestu pribatutasuna:

Datu pertonalak, hau da, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta argazki pertsonalak ez dira erakutsi behar. Horrelako datuak inoiz ezin dira jarri WhatsApp bezalako aplikazioetan. Sare sozialen kasuan, badago esteka bat datu horiek jartzeko, baina modu pribatuan, hots, ez ikusteko moduan, bestela, horrela ez jartzeak ekar litzakeen ondorioak kontuan hartu behar ditugu: edonork ikus ditzake telefono zenbakia edota helbidea eta ezbeharren bat izan daiteke.

Interneten seguru ibiltzeko saihestu behar diren jarrerak:

  • Ezezagunekin hitz egitea: batzuetan, jokuen bidez beste pertsona batzuk ezagutzen ditugu. Horiek ez dira lagunak, ezezagunak baizik.
  • Ezezagunekin geratzea: ez beste lagun batzuekin, ez bakarrik. Pertsona ezezagun batekin geratzea arrisku handia da.
  • Ezezagun bati erantzutea: askotan, WhatsApp bezalako aplikazioetan horrelako mezuak jasatzen ditugu: “Kaixo, Ane naiz”. Jakinminagatik erantzun egiten diogu: “Zein Ane?”. Eta elkarrizketa hasten dugu. Argi dago, pertsona ezezagunak aukera duela gure konfiantza bereganatzeko. Kasu horietan hoberena da ezagutzen ez dugun pertsona blokeatzea. 
  • Bilusik, bikiniz jantzita edo alkohola edaten nork bere buruari argazkiak egitea, edo beste bati egiten uztea. Horrelako irudiak edonork ikus ditzake eta.
  • GPSa beti konektatua egotea: GPSen bidez edonork jakin dezake non dagoen pertsona bat. Eta argazkiren bat egiten bada, mobila erabiliz eta GPSa aktibatuta, agertuko da non egin den.

Aipatutako jarrerak saihestuz gero, teknologia berriak modu seguruan erabili ahal dira, eta horiek ekartzen dituzten onurez disfruta daiteke. Dena den, sare sozialetan eta aplikazioetan bete behar diren arauak eta poliziak delitutzat hartzen dituen jarrerak azalduko dizuegu:

  • Jipoia grabatzea eta partekatzea, biak delituak dira
  • Sare sozialetan eta WhatsApp bezalako aplikazioetan mehatxuak eta irainak botatzea debekatuta dago
  • Ezin da datu pertsonalik eskatu
  • Adingabe bat bilusik grabatzea, eta bideoa edota argazkia partekatzea delitua da
  • Publizitatea egitea debekatuta dago, eta, mezu gehiegi bidaltzen badira, aplikazioak kudeatzen dituztenek itxi dezakete kontua, spamak bidaltzeagatik edo gogakarriak izateagatik.
Advertisements
Post hau Internet atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s