Ziberbullyinga: nerabeen artean gehien errepikatzen den arazoa

Andrea Alfaro

Ziberbullyinga nerabeen artean gehien errepikatzen den arazoaGaur egun, teknologia berriak oso hedatuta daude nerabeen artean. Interneten bidez, besteak beste, lagunekin hitz egiten dute, erraz bilatzen dute behar duten informazioa, eta bideoak edota argazkiak egiten eta eskegitzen dituzte sare sozialetan. Hori dela eta, nerabeek eta gurasoeek ere uste dute trebeak direla horiek erabiltzen, eta Internet haien menpe dutela.

Hala ere, ez dute kontuan hartzen teknologia berriak erabiltzeak hainbat arazo ekar litzakeela: ziberbullyinga, sextinga edo groominga, besteren artean. Sextinga eta groominga arazo berriak direla esan daiteke; ziberbullyinga, berriz, eskoletan betidatik izan den jazarpena da, baina Interneten bidez gertatzen da. Artikulu honetan gai hau izango dugu hizpide.

Teknologia berrien bidezko erasoak gero eta ohikoagoa direnez, komenigarria da nola saihestu edota nola konpondu azaltzea.

Normalean, eskolan jazarpena pairatzen dutenek ziberbullyinga ere sufritzen dute. Oso ohikoa izaten da, adibidez, erasoa egiten dutenek mutil edo neska bati aurrez aurre iraintzea edo jotzea, eta eskolatik at daudenean, WhatsAppen bidez irainak eta mehatxuak botatzea. Baina beste ziberbullying mota batzuk ere badaude: WhatsApp bezalako aplikazio batean nerabe batzuek eskolako talde bat sortzen dute, eta ikaskide bat baztertu ohi dute. Berari buruz hitz egiten dute, eta batzuetan, ados jartzen dira ikaskidea mina emateko. Ziberbullying mota horiek pairatzen duenak antsietatea izaten du, eta askotan, ez du jakiten zer egin, batez ere, gurasoek beren lana ondo egin ez badute.

Arazo horrek sahiesteko komeni da aldez aurretik gurasoek seme-alabekin konfiantza giroa sortu izana, teknologia berriei buruz hitz egin behar izan dute, eta horiek txarto erabiltzeak ekar litzakeen arazoak azaldu behar izan dizkiete.

Arazorik izanez gero, aipatutako guztia egin badute, ziur aski, nerabeak gurasoei kontatuko die zer gertatu zaion. Gainera, garrantzi handikoa da ahalik eta lasterren kontatzea, arazoa erraz eta askar konpontzeko.

Gurasoek adingabeari entzun behar diote, are gehiago, ahal den heinean, lasai, eta esan behar diote lagunduko diotela, eta gertatutakoa haren errua ez dela, batzuetan, ziberbullyinga pairatzen dutenek hori uste dute eta.

Erasoa egiten duena eskolakoa bada, derrigorrezkoa da ikastetxeko zuzendariarekin hitz egitea. Gainera, jakin beharra dago eskoletan protokolo bat dagoela ziberbullying arazoa konpontzeko. Oso garrantzitsua da, era berean, erasoaren frogak gordetzea, eskolan egiaztatu egin behar baitute ziberbulllying arazoa egon dela.

Egiaztatu ondoren, eskolako arduradunek erasoa egin duenarekin hitz egin behar dute, berak zer gertatu den azaltzeko aukera izan behar duelako. Bestalde, erasoa pairatu duenarekin ere hitz egin behar da, eta ikusiko da tratamendu psicologikoa behar duen ala ez.

Gurasoek garaiz izan badute jazarpenaren berri, errazago konponduko da eta, gainera, etorkizunari begirako, ondoriorik gabe. Hala ere, larria izan bada, zailagoa izango da. Horregatik, eskolan pausus pausu jarraitu behar dute protokoloa, arazo hori ahalik eta ondoen konpontzeko.

Erasotzaileari dagokionez, zigorra jaso behar du, eta barkamena eskatu behar dio mina jaso duenari. Alabaina, eskolan zigorra egindako mina konpontzera bideratu behar dute. Klasean ere, beste lan handi bat egin behar da. Komeni da ziberbullyingaren arazoari buruz hitz egitea, eta elkarbizitza lantzea.

Horrela eginez gero, Interneten bidez egiten den jazarpena ez da errepikatuko, eta lortuko da eskoletan hain ohikoa den arazoari aurre egitea.

Advertisements
Post hau Ziberbullying atalean eta , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s