Remind aplikazioa, eskolan erabiltzeko

Andrea Alfaro

Remind aplikazioa eskolan erabiltzeko

Estatu Batuetan, ikasleak, irakasleak eta gurasoak heziketa-prozesuan inplikatzeko aplikazio berri bat sortu dute. Remind du izena, plataforma horren bidez, gurasoak eta irakasleak harremanetan izango dira. Remind-en sortzaileek astean behin elkartuko dira irakasle batekin eskolan sortutako arazoak, iradokizunak, eta hobekuntzak ezagutzeko.

Horrez gain, gurasoek eskura izango dituzte Remind plataforman azterketen datak, etxerako lanak, eta intereseko beste informazio batzuk ere bai. Aplikazio hori sortu dutenen helburua da  ikasteari uzten dion ikasleen kopurua murriztea. Hala, eskolan ikasteko zailtasunak dauzkaten ikasleen gurasoek irakasleekin hitz egiteko aukera izateaz gain, zalantzak argitu ditzakete, besteak beste.

Remind aplikazioa dohainik da, nahiz eta zerbitzu jakin batzuk izateko ordaindu behar. Aplikazioa dagoeneko gaztelaniaz badago.

Remind eskolan

Manel Trenchs irakaslea da eta dagoeneko telefonoan erabiltzeko Remind aplikazioa erabili du. Horretarako, hiru talde sortu ditu: Tutoretza, Artearen historia eta Espainaren historia. Eta, ateratako ondorioa honako hau da: nerabeek ez dute atentzioa desbideratzen bestelako kontuetan mobilaren bidez aplikazioa erabili bitartean. Izan ere, ezinbestean erabili behar dute  sakelako telefonoa. Are gehiago, eskola-edukiak  sakelako telefonoan sartzen badituzte, irabazle irtengo dira.

Hala ere, gure ustez, desabantailak ere badaude.  Desabantaila handienetariko bat izan daiteke umeak etxerako lanez ez arduratzea, etxerako lanen ardua  gurasoen esku geratzen delako.  Desabantaila ere bada teknologia berriek  umeak erakartzen dituztela ondo pasatzeko eta ez etxerako lanak egiteko. Denbora behar  dute horretan ohitzeko.

Remind-en ezaugarriak:

  • Irakasleek mezu edo jakinarazpenak antola ditzakete.
  • Irakasleek irudiak, dokumentuak edo ahots-klipak zuzenean bidal ditzakete
  • Irakasleek bere mezuei buruzko berehalako feedback jaso dezakete
  • Irakasleak ikasleekin eta gurasoekin komunikatzen dira. Telefono zenbakiak ez dira erakusten.

 

 

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s