Sare sozialen bidez irakurzaletasuna bultza dezagun

Andrea Alfaro

Sare sozialen bidez irakurzaletasuna bultza dezagun [Ramiro Pinilla]Gaur egun, ikasleek ez daukate behar bezain hiztegi oparorik, eta esaten dituzten esaldiak oso pobreak dira. Baina azter dezagun zein izan den prozesua hona heltzeko:

Haurrek entzunez ikasten dute hitz egiten. Gurasook oso ondo hitz egiten badugu, ziur aski, seme-alabak bikain mintzatuko dira. Gero, eskolan, irakasleok 5 urtekoei irakurtzen irakasten diegu, eta liburuen bidez hiztegi berria, esaldi mota desberdinak, eta adizkiak bereganatzen dituzte. Gainera, egunero irakurtzen badute, erabiliko duten hizkuntza ezin hobea izango da.  Ondorioz, ematen du nerabeek oso ondo hitz egin behar izango luketela; baina, zer gertatu da hori gerta ez dadin?

Gaur egun, prozesu hori apurtuta dago. Txikitatik erabiltzen dituzte tableta edota ordenagailua, eta irakurri beharrean tresna horiekin jolasten dira. Nerabezaroan, WhatsApp da erregea eta aplikazio horretan hizkuntzari ez diote garrantzirik ematen. Hala ere, tabletak, ordenagailuak edo aplikazioak ezin ditugu debekatu ala baztertu; aitzitik, bultzatu egin behar ditugu. Beraz, ondo legoke teknologia berriak eta irakurzaletasuna bateratzea.

Irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak 

Horretarako, Haur Liburutegi Nagusian “Irakurketa Klub Digitala” sortzea erabaki zuten. Fernando Morillo idazleak gidatzen duen klub hau euskaraz izan ohi da eta  Ipad-ak eta ordenagailuak erabiltzen dira irakurketa digitala gauzatzeko. Morillok esaten duenez, “helburua da gaztetxoak liburura plazerez eta emozioz hurbiltzea”.

Baina beste ekintza batzuk ere badaude, adibidez:

Aixerrota Institutuko ikasle talde batek “Efecto Pinilla” izeneko proiektu literario bat abiatu dute. Lortu nahi dutena zera da: Ramiro Pinillaren “Aquella edad inolvidable” eleberriaren irakurketa sustatzea, horretarako Twitter sare soziala erabiliz.

Irakurri ahala, irakurle orok komentatu ahal izango du eleberria, bai @ProyectoPinilla Twitter-eko kontuan, baita #EfectoPinilla hastag-a erabiliz ere; lanari buruzko iritziak, edo hunkitu gaituen esaldiak ere konpartitu ahal dira… Azken finean, eleberri honen irakurketaz gehiago eta hobeto disfrutatzen lagunduko digun edozein gauza”.

Irakurzaletasuna bultzatzeko aipatutako iradokizunak edo bururatzen zaizkizuen beste batzuk jarraitzea ondo legoke, denon artean ahalegin handia egin behar baitugu; bestela, hurrengo belaunaldien hizkuntza “Gran Hermano”-ren parte-hartzaileek dutena bezalakoa izango da, eta hizkuntza hori ez da aberatsa.

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s