Ligatzeko Instagram publiko jartzen dut

Clara Fraile                                                                                           Itzulpena: Andrea Alfaro

Instagram-en

Pasa den astean institutu batean egon ginen, eta han egiaztatu genuen Instagram dela adingabeek gehien erabiltzen duten sare soziala. Gainera, Facebook-ek 2012an erosi zuenetik, 170 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta bideoak ere partekatzeko aukera ematen du. Lehen, argazkiak baino ezin ziren partekatu.

Hala ere, Instagram ez da adingabeen sare sozial bat, 18 eta 44 urteren bitartean dauden helduek askotan erabiltzen dute. Barack Obamak berak argazkiak egiten eta igotzen ditu plataforma horretara. Zorionez, helduen artean pribatutasuna zer den, eta nola babestu hedatuta dago, baina zer gertatzen da adingabeen artean? Zein argazki mota igotzen dute?

Argazki motari dagokionez, selfiak dira gehien gustatzen zaizkienak, hau da, nork bere buruari argazki bat egin, eta  jarrera sexya pertsoneei  egindako argazkiak modan daude azkenaldian. Irudi horiek guztiak etiketa batekin argitaratzen dira. Horrela hobeto sailkatzen dira, beraz, gai bati buruzko argazki bat bilatzen badugu erraz aurkituko dugu, etiketa jarri eta kitto.

Gainera, Instagram-en helburua ahalik eta “atsegin” gehien lortzea da, hori dela-eta, nerabeek argitaratzen dituzten argazkiak etiketaz edo hastag-ez -ingelesez-  beteta daude, edozein hizkuntzatan, batez ere, ingelesez: #me, #spanishgirl, #spanishboy, #kiss, #followme, #allaboutme, #tagsforlikes, #girl, #beautiful, #happy…  Zoritxarrez, euskara ez dago oso hedatuta sare sozialetan.  Baina beste etiketa mota batzuk ere badaude, adibidez: argazkia Bilbon egin bada #Bilbo izango da etiketa, edo #unibertsitatean, leku horretan egin bada. Etiketen bidez jendeak erraz aurkituko ditu, eta agian “atsegina” botoia sakatuko du.

Etiketa horiek edozein momentutan gehi daitezke, nahiz eta orain dela 2 hilabete argitaratu gaur etiketa berri bat jar daiteke. Hortaz, argazki batek 100 atsegin badauzka nerabeek gehitu ohi dute beste etiketa bat: #100 atsegin, adibidez.

Ikusten dugunez, Instagram-ek arrakasta handia dauka, baina erabiltzeko aholkuak ere badaude:

Pribatutasuna babestu

-Argazki bat argitaratu baino lehen, pentsatu nork ikusiko duen

-Lan bila egongo bagina, argitaratu nahi dugun argazkia egokia izango litzatekeen pentsatu

-Gustatzen ez bazaizkigu edo egokiak ez badira argazkietan agertzen diren iradokizunak, ezabatu

-Egokiak ez diren jarraitzaileak ezabatu

Instagram-en bidez jazarpenik pairatzen badugu, salatu

Aholkuak kontuan hartzen baditugu, oso ondo pasatuko dugu. Sare sozialak oso erabilgarriak dira, komunikatzeko, lagunen zaletasunak ezagutzeko edo informazioa interesgarria irakurtzeko balio dute; beraz, ez ditugu baztertu behar, baizik eta ondo erabili.

Instragram-aren kontua pribatua izateko jarraibideak:

Pribatutasuna Instagram-en

  • Sartu zure profilean eta eskuin izkinean dagoen botoia sakatu
  • Aukeren artean agertuko da “argitalpenak pribatuak dira” eta gero “listo” sakatu
  • Egiaztatu

Nola blokeatu eta desblokeatu Instagram-en

Nola blokeatu

  • Aukeratutako pertsonaren profilean sartu
  • Izenaren ondoan dauden hiru puntua sakatu. “Erabiltzaile blokeatu” aukeratu
  • Egiaztatu eta kitto

Instagram: jarraitzeko eskaerak baztertu

Dena den, ez da beharrezkoa mundu guztia onartzea, aukeratu ahal dugu nor onartuko dugun. Jarratzaile asko izateko, gure profilean ezagutzen ez dugun jendea pilatzea  ez da erabaki ona.

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s