Eskuko telefonoa klasean erabiltzea egokia al da?

Andrea Alfaro

mugikorraren erabiltzeaIkastetxe gehienetan klasean eskuko telefonoa erabiltzea debekatuta dago, badaude halere, eskolara eramatea onartzen dituzten ikastetxeak baina eskola orduetan, ezinbestean, itzalita izan behar direlako baldintzapean. Pasa den astean, gai horri buruzko hitzaldi bat izan genuen irakasle eta amen artean.

Mugikorra ekartzearen alde eta kontrako argudioak adierazi ziren.

Sakelako telefonoa ekartzearen alde zeudenek, kasu, esaten  zuten mugikorrean Internet izatea oso eskuragarri eta azkarra dela informazioa bilatzeko eta etorkizunean garrantzitsua izango dela haiek ikasteko. Ekartzearen kontra zeudenek, ordea, esaten zuten argazki kamara beti eskuragarria izatea oso arriskutsua dela (gai hori oso inportantea iruditzen zaigu) eta Interneten bilaketarik egiteko ordenagailu eramangarriak daudela. Haientzat, eskuko telefonoa piztuta edukitzeak umeen arreta galtzeko balio du.

Didaknet-en DBH 2. mailako ikasle batzuekin egin genuen froga. Eta Interneten ziurtasunari buruzko hitzaldia eman genuen, ikasleek euren eskuko telefonoak piztuta zuten bitartean. Emaitza ezin txarragoa izan zen, txateatzen, Interneten bilatzen… hasi baitziren eta, haien arreta erabat galdu genuen.

Ikastetxe horretan eskuko telefonoa erabiltzea onartuta dago baina irakasleek ikasleei esaten diete noiz erabili informazioa bilatzeko. Didaknet-en pentsatzen dugu neurri ona eta interesagarria dela eta beste ikastetxe batzuek martxan jarri behar izango luketela.

Hitzaldia eman genuenean konturatu ginen oraindik ez daudela ohituta eta nerabeei askoz interesagarriagoa iruditu zitzaien sakelako telefonoa erabiltzea hitzaldia entzutea baino. Hala ere, portaera horiek desagertu egingo direlakoan gaude, teknologia berriei buruzko heziketaz jabetu ahala.

Helduok ere, entzule joaten garen hainbat hitzalditara mugikorra erabiltzen dugu, txostengileak esaten duenari buruzko txiroak egiten ditugu, informazioa bilatzen dugu, eta hitzaldia oso aspergarria bada, orduan bai, Internet erabiltzen dugu ondo pasatzeko. Eta horixe da helburua, haientzat Internet lagungarria izatea informazioa osatzeko baina haien arreta galdu barik. Haiekin lan pedagogikoa egiten badugu errespetatzen ikasiko dute.

Baina, bereziki, eskuko telefonoan dauden kamerei buruz hitz egin nahi dugu, didaknet-en gai horrek biziki kezkatzen gaitu. Ikastetxe batzuetan egon gara eta horietan aldageletan edo komunean ikasleek argazkiak eta bideoak egin dituzte. Jokabide horrek erakusten du ez dakitela tresna horiek nola erabili eta pribatutasuna eta intimitate-eskubidea ez dutela errespetatzen. Hala ere, horrelako portaerak ekiditeko debekua ez da neurri onena, heziketa eta formakuntza, ordea, bai.

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s