Nola salatu bideo bat YouTuben

Andrea AlfarosalatuYouTubek berezko pribatutasun-arauak ditu, bete behar direnak. Baina, baten batek uste badu bere pribatutasuna urratu dela, edo bideo batek eraso egiten diola, YouTuberekin harremanetan jarri behar da honako web orri honen bidez:

http://support.google.com/youtube/bin/answer.py?hl=es&hlrm=es&answer=142443

YouTubek adierazten du “bideo baten edukia ezabatu aurretik” erabiltzailea identifikatu behar dela, eta horretarako baliatuko diren bideak hauexek dira:

-Irudia

-Ahotsa

-Izena eta abizenak

-Finantza-informazioa

-Harremanetarako informazioa

-Pertsonala den beste argibiderik

Pribatutasunaren arau-urratzerik baldin badago, bideoaren herri-interesa, kazetaritza-interesa eta onarpena hartzen dute kontuan,  edukia ezabatzerakoan.

Pribatutasunaren erreklamazioa egiteko bidea:

Pribatutasunaren erreklamazioa egiten bada, YouTube-k bideoa igo duenari informazio pribatua ezabatzeko edo editatzeko aukera eskainiko dio. Balizko arau-urratze horren berri emango zaio bideoa igo duen erabiltzaileari, eta 48 orduko epea eskaini, arazoa konpontzeko beharrezko neurriak har ditzan. Erabiltzaileak epe horretan ezabatzen badu bideoa, erreklamazioa itxi egingo da. Baina, 48 ordu pasatu ondoren bideoak jarraitzen badu, YouTube-ren taldeak berraztertu egingo du erreklamazioa.

“Pribatutasun-erreklamazioaren prozesua” aplikatu ere egindo da “kontaktu edo ekonomia  datuen” premiazko kenketa  onartzen den kasuetan.

Pribatutasunaren urratzearen jakinarazpena

Pribatutasun erreklamazio bat egiteko pribatutasun- erreklamazioaren prozesua hasi behar da. Prozesu osoan erreklamazioa egiten duenaren pribatutasuna errespetatuko da. Kaltetuaren  nortasuna eta harremanetarako informazioa ez zaizkio inoiz ere erakutsiko baimenik gabe bideoa eskegi duenari. Prozesuaren informazioari dagokiona e-mailen bidez bidaliko diote kaltetuari.

YouTubek ez du  onartuko beste inoren izenean egindako erreklamaziorik, honako kasu hauetan izan ezik:

  • Pribatutasunaren urratzea pairatzen duenak ordenagailua erabiltzerik ez badu
  • Pribatutasunaren urratzea pairatzen duena pertsona ahula bada
  • Pribatutasunaren urratzea pairatzen duenaren aita, ama edo tutorea bazara
  • Pribatutasunaren urratzea pairatzen duenaren legezko ordezkaria bazara

YoTubek  ez du onartuko honako pribatutasun erreklamaziorik:

  • Senitartekoek egindakoa (adibidez: senarrak, emazteak, lehengusu-lehengusinek, anaia-arrebek..)
  • Lankideek egindakoa
  • Enpresak egindakoa

Pribatutasunaren erreklamazio bat egiteko iradokizunak:

YouTuberen taldeak bideoan identifika zaitzan, argi eta garbi azaldu behar duzuna:

  • Denboraren seinalea erabili, argi agertzen zaren bideo-zatiak (pare bat) markatzeko.
  • Deskribapen lekuan azaldu zein arropa mota janzten duzun,  edo zer egiten ari zaren,   bideoan agertzen diren beste pertsonengandik desberdintzeko
  • Ziurtatu URLren bideoa ikerketan agertzen den ala ez. Kanal osoa salatu nahi baduzu ez duzu URLrik bidali behar
  • Bideo baten  “iruzkin atalean” egindako iruzkinen bat salatu nahi baduzu,  azpimarratu iruzkina “deskribapen atalean”. Jarri iruzkin horren egilearen “erabiltzaileizena”  datu hori ipintzeko dagoen lekuan.

 

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s