WhatsApp-en bidezko akosoa

Andrea Alfaro

whatsappakosoGaur egungo umeek, 8 eta 12 urteren bitartean daudela, izaten dute lehenengo eskuko telefonoa. Normalean smartphone bat izaten da, eta Interneterako 24 orduko tarifa ez badu ere, wifi sareetara konektatzeko posibilitatea dauka. Hori dela-eta, txikiek WhatsApp-era, Telegram-era edo antzeko aplikazioetara jotzen dute, beraien arriskuak kontuan hartu barik.

Bideoak, idatzizko mezuak, kokapena, argazkiak eta ahots-grabazioak. 2013an Protegeles-ek egindako ikerketaren arabera, 11 eta 14 urte bitarteko umeen %76k WhatsApp erabiltzen dute. Gehienetan (eta egunean zenbait aldiz) ondo pasatzeko erabiltzen dute. Beren taldeak osatzen dituzte, informazioa elkarri partekatzen diote… eta konturatu gabe, heldu askok bezala, ohikeria/errutinak hartzen dute: “guasap”-arik ailegatu den begiratzen dute oheratu aurretik, goizean esnatu ahala ea mezurik duten…

Bistan dago gure patrikan beti eramaten dugun aplikazio hori, WhatsApp oso erabilgarria dela, baina arriskuak ere badaude eta haietariko bat, handieta agian, jazarpena da. WhatsApp, benetako sare soziala den arren, mezularitzarako tresnatzat hartua da, eta horrek ahulago bihurtzen du. Horregatik, akaso, bilakatu da sexting eta eskola-jazarpenerako ohiko plataforma.

Aplikazio horrek, Telegram-ek, Line-k edo Snapchat-ek bezala, ziberbullying edo sexting kasuan eragin handia izaten du biktimengan, jazarpena iraunarazi eta handitu egiten baitu. Gainera, honi beste arrisku-faktore bat gehitu behar zaio: geo-kokapena sistema. Adingabekoen %16k ez dakite geo-kokapena aktitabuta daukatenetz beren esku-telefonoan, eta beste %9,5ek beti izaten dute piztuta (“Menores de edad y conectividad móvil en España: Tabletas y teléfonos inteligentes” txostenaren datuak).

Nahiz eta Espainian 14 urte baino gutxiagok dutenek ezin partekatu dituzten euren datuak baimenik gabe, , egin egiten dituzte, eta segundo gutxitan bideoak edota argazkiak ere partekatzen dituzte. Gainera, ez dute kontuan izaten zeintzuk izan daitezkeen ondorioak edo nork lortuko duen haiek emandako informazioa. Ume baten sakelako telefono-zenbakia duen edonor sar daiteke beraren WhatsApp-en profilean, umea zelakoa den jakin, eta azken konexioa zer ordutan izan den.

Zorionez, Android, 2.11.186 bertsioan, irudia edo azken konexioa agertzea nahi ez badugu, ken ditzakegu.

WhatsApp kudeaketa

Helduentzako eta txikientzako aholkuak:

-Etxean WhatsApp-en edo beste aplikazio batzuetan gertatzen denari buruz hitz egin behar dugu, zer parteka daitekeen ala ez, adibidez.

-Publikoa izan daitekeen edukia baizik ez partekatu, ez pribatua; horren kontrola galduko baitugu

-Jarrera sexual edo erotikoa duten argazkiak edota bideoak ez egin zeure buruari, eta are gutxiago partekatu. Adingabekoen horrelako argazkiak partekatzea delitua da. Lekukoa bazara, ez izan gaizkidea, salatu

-Jazarpenik izanez gero, elkarrizketak gorde, salatzeko frogak dira eta

-Biktima ez da erruduna, ezta apalagoa ere. Biktima bazara, kontaiozu heldu bati eta salatu

-Ume batek bat-bateko aldarteak baditu, triste badago eta aitzakiak ere bilatzen baditu eskolara ez joateko, saiatu asmatzen zer gertatzen zaion eta zertan lagundu diezaiokezun, Ziberbullying jasaten ari daiteke eta.

-Jazarpena paraitzen duen inor ezagutzen baduzu, Poliziak badu helbide elekotroniko bat hori salatzeko: seguridadescolar@policia.es.

Advertisements
Post hau Ziberbullying atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s