Telegram: instalazioa, nola erabili (blokeatu, txat sekretuak, autosuntsiketa…)

Txema Gonzalez                                                       Itzulpena: Andrea Alfaro

telegramBadirudi, aspaldiko partez, Telegram-ak WhatsApp-i lehia handia egin diezaiokeela. Elkarrekin konparatuz, Telegram-ak WhatsApp-ak baino funtzio gehiago dauzka, hau da, software librea da (norbaitek horretaz ezaguera baldin badu funtzioak hobe ditzake), txat sekretua autosuntsiketarekin dauka, segurtasun handiagoa du, (segurtasuna apurtzen lortzen duenari 20.000 $ sari eskantzen diote), azkarra eta dohainik da.

Facebook-ek WhatsApp-en erosteak susmo txarrak sortu ditu bezeroengan. Ez dakigu zer gertatuko den esku-telefonoan daukagun informazioarekin. Gainera, etorkizunean publizitatea ez dela egongo esaten badute ere, auskalo, Facebook-ek zer egingo duen.

Telegram-en ikusten dugun trabarik handiena, momentuz, pribatutasunaren politika da, oso eskasa baita, baina aurrerantzean ikusi behar dugu zer gertatuko den. Dena dela, Telegram erraza, intuitiboa eta azkarra da, gainera ordenagailuan eta tabletetan ere instala daiteke. Horrez gain, software libre-ri esker euskaraz jar daiteke. Horretarako, Bitarlan web orrian deskargatu behar duzue euskarazko bertsioa.

Instalazioa

Azalduko dizuegu nolakoa den prozesua Android sistema duen “smartphone”, i-Phone –an antzekoa da (gogoratu: Linux, Windows eta PC-rako bertsioak ere badaudela).

“Google Play” pantaila bazaudete, Instalatu sakatu behar duzue, eta segidan, dagozkion baimenak eskatuko dizkizue, betiko kontua da. Onartu baino lehen, baldintzak irakurri behar dituzue. Instalazioa amaitu ondoren Ireki sakatu behar duzue martxan jartzeko.

Telegrama instalazioa

“Ongi etorri” pantaila agertuko da eta Hitz egiten hasi botoian sakatuko duzue. Horretarako zuen esku-telefonoaren zenbakia eta bizi zareten herriaren izena eman behar dituzue. Plataformatik egiaztatze-kodea dakarrenn mezu bat (SMS) bidaliko dizuete. Jaso ondoren eta plataforma horretan lagunak badituzue, Mezu berria-n sakatu eta listo!, has zaitezkete txateatzen

telegrama txat

Hala ere, Didaknet-en beti gomendatzen dizuegu zuhur jokatzea teknologia berriekin, beraz, hoberena zeuek Telegram-en aukerak ikustea eta zeuek kudeatzea da jarrera onena; gainera, oso erraza da eta! Horretarako, eskuinean dauden hiru laukitxoetan sakatu eta Aukerak, aukeratu behar duzue. Aukera horretatik kontaktuetan sar daiteke, eta talde berri bat edo txat sekretua egin daiteke.

Telegram aukerak

Aukerak sakatuz gero, jarraian agertuko zaizuen informazioa aukeratuko duzue:

Telegram aukerak 2Profilean daukazuen argazkian sakatzen baduzue, argazki horren ordez esku-telefonoan dauden argazkiak edo momentu horretan egin daitekeena izango dituzue aukeratzeko eta  profilean jartzeko.

Goi-eskuinean dagoen arkatzean sakatuz, Telegram-en agertzen den izena alda dezakezue.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nola erabili

Kontaktu bat aukeratuko dugu, eta berarekin hitz egiteko txat berria irekiko da.

telegram nola erabili

Irudian ikusten duzue mezuak ez daukala erantzunik “tik” bat baino agertzen ez delako. Baina kontuz, Telegram-en “tik” bakarra agertzeak esan nahi du jasotzaileak irakurri duela mezua, ez jaso duela bakarrik.

WhatsApp-ekin konparatuz, desberdintasun handiena da Telegram-ak gure kontaktu batekin “txat” sekretua izateko aukera ematen duela,  eta mezu eta bideoen autosuntsiketa era bai. Adibidez: argazki edo bideo bat bidaltzen badizut eta autosuntsiketa erabiltzen badut, (5 segundo) denbora hori pasatu eta gero, argazkia edo bideoa desagertu egingo da, baina, hala ere, gure ustez hori ez da lar segurua, zeren 5 segundo horietan argazkiak edo bideoak gorde baititzakegu, edo “pantailazoa” egin.

kontaktuaren informazioa

Bukatzeko, kontaktu bat blokeatu nahi baduzue Aukerak hautatu behar duzue eta Kontaktuak blokeatuta sakatu. Hasieran kontaktuen zerrenda huts agertuko da, pantailako goiko partean dagoen “+” ikurra sakatu eta blokeatu nahi duzuen pertsona aukeratu dezakezue.

 

Zu zeu blokeatuta bazaude beste pertsona baten sakelako telefonoan, pertsona horri mezu bat bidaltzen badiozu, “tik” bakarra agertuko zaizu, horrek esan nahi du zuk bidali duzula mezua, baina besteak ezin irakurriko du, berari ailegatu ez zailako.

blokeatutako erabiltzaileak

Baina zeuk, ordea, pertsona bat desblokeatu nahi baduzu, pantailan berean, blokeatuta dagoen pertsonan sakatuta mantenduz mezutxo bat agertuko zaizu desblokeatu ahal izateko, berori sakatu eta listo.

Advertisements
Post hau ikastaroak atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Telegram: instalazioa, nola erabili (blokeatu, txat sekretuak, autosuntsiketa…) -ri erantzun bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s