LINE WhatsApp baino arriskutsuagoa da?

Andrea Alfaro

LINE WhatsApp baino arriskutsuagoa da?Pasa den hilabetean Zarautzen egon gara ikastaroak ematen, zehaski, Antoniano ikastetxean eta Salbatore Mitxelena Ikastolan. Zentro hauetan, LH5. eta LH6. mailan, ikasle gutxik erabiltzen zuten tuenti,  eta inork ez zuen erabiltzen twitter ezta facebook ere. Sare sozial horiek ez erabiltzea  oso egokia da zeren horietan izena emateko adina 13 edo 14 urte bitartekoa da.

Hala ere, WhatsApp eta LINE (komunikatzeko beste app bat da), erabiltzen zituzten. App horiek, berez, ez dira sare sozialak baina komunikatzeko balio dute eta 16 urterekin erabil daitezke.

Gurasoekin egon ginenean haiek esan ziguten ez zekitela sartzeko adina baina kezkatuta zeuden LINE-n zure inguruan dauden pertsonak zurekin hitz egin dezaketelako, lokalizazio-sistema erabiltzen baitu. Aita batek kontatu zigun bere semeak LINE-n bidez ezezagun batekin hitz egin zuela eta pertsona ezezagunak esan zion bere klaseko batzuk ezagutzen zituela eta argazki batzuk bidali zizkion. Kasu honetan dena ondo amaitu zen baina horrela izan ez balitz?

Haurrek WhatsApp erraz erabiltzen dute baina sare sozialetan egiten duguna, hau da, prebentzioa, zaintza… ez dugu egiten aplikazio hauetan. 16 urterekin erabil daitezke, beraz, ez da txikientzako jolas bat. Horregatik, nola blokeatu pertsonak, wifi edo lokalizazio-sistemak ikasteaz gain (hona hemen nola egin: http://soporte.pandasecurity.com/blog/consejos/protege-tu-privacidad-y-desactiva-el-gps-de-tu-camara-del-movil/), gure seme-alabekin hitz egin behar dugu.

Gure etxean ezezagun batek atean jotzen badu ez dugu irekiko, beraz, mugikorrarekin berdin jokatu behar dugu. Haiekin hitz egiten eta kontzientziatzen badugu ziurtasunaz edozein aplikazio erabiliko dute.

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s