Euskararen Nazioarteko Eguna

Andrea Alfaro

EuskararenNazioartekoEguna

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta JM Zabala euskaltegian Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak egun osoan zehar antolatu dituzte. Goizean goiz hasi eta gauera arte, “Zabalgunea” , mintza taldeak egon dira. Didaknet-ek parte hartu du, moderatzaile gisa, eta sare sozialei buruz hitz egin dugu.

Hasteko galdetu diegu gurasook seme-alabak kontrolatu behar ditugun ala ez eta eztabaidatu eta gero ondorioak izan dira gurasoek seme-alabekin hitz egin behar dutela, irakatsi behar diete zeintzuk diren arriskuak eta ordenagailuak egongelan egon behar duela.

Moda kontua da ala denboran iraungo du  sare sozialen erabilpenak?

Ikasle batek esan du ezagututako sare sozialak, agian, desagertuko direla, hau da, Tuenti, Twitter edo Facebook… Baina orain dela zazpi urte hasi zen komunikatzeko beste forma bat eta ziur aski plataformak modernoagoak izango direla, baina sistema bera izango dela uste du.

Kontrolari buruz ere hitz egin dugu, sareak zer ekartzen digun: askatasuna ala kontrol handiagoa. Oro har, askatasuna izan da erantzuna baina Estatu Batuek egindako kontrolak ikusita, agian, gehiago kontrolatuta egongo gara.

Bukatzeko, sareari lotuta egotea ezinbestekoa den gaurko ikasleentzat galdetu diegu. Ikasleek esan digute oso inportantea dela sare sozialetan egotea, lagunekin hitz egiteko, harremana mantentzeko (atzerrian bizi badira, adibidez), lana aurkitzeko (linked-in). Eta etorkizunean askoz gehiago.

Oso gustora egon gara eta gogoratu, egunean zehar eskola kideekin zein eskola taldetatik kanpo, eguna jai giroan pasatzeko dago JM Zabala euskaltegian.

“Behe-mailetako ikasleak txapelketetan, abesten eta etxetik ekarriko dituzten tartak, tortillak, pintxoak … jaten arituko dira. Goi-mailetako ikasleek berriz kalakan emango dute eskola-saioa. Haientzat ZABALGUNEA prestatu dugu. Izenaren aukeraketa ez da kasualitate. ZABALGUNE hitza gure hiriari, gure euskaltegiaren izenari zein izanari eta euskarari lotuta dago. Euskara eta euskaltegia gune zabalak dira, guztiontzako topaleku. Horixe da, hain zuzen, egin nahi duguna: ikasleak beste talde batzuetako ikasleekin nahastuko dira eta era natural batean gai batzuez hitz egingo dute”.

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s