Sare sozialak, genero indarkeriarentzat ingurune berri bat

 

 

Cristina Ruiz                                                                    Itzulpena: Andrea Alfaro
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Ikerketa baten arabera, sare sozialek emakumeenganako indarkeriaren unibertsoan errealitate soziala islatzen dute.  Hau da, plataformetan gazteek dauzkaten jarrera matxistak.

Nola lortuko dugu jarrera horri aurre egitea?

Gaur  Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da.  Nazio Batuek 1999 ko abenduaren 17an aukeratu zuten eguna, eta harrezkero ekintza desberdinak egon dira  indarkeria horri aurre egiteko. Arazoaren jatorriak hauexek ira: emakumeen heziketa, arrazoi kulturalak eta eraso horiei arreta txikia eman izana.

Esan beharrik ez dago azken urteotan aurrerapen garrantzitsuak egon direla, baina egia da egin behar dugun bidea luzea eta zaila dela, batez ere, oraindik genero indarkeriaren kasuak kontuan hartzen baditugu bai herri garatuetan bai azpigaratuetan.

Haren harira, Eusko Jaurlaritzak unibertsitate talde batzuek egindako Genero indarkeriari buruzko ikerketa bat argitaratu du:  “Jazarpena genero indarkeria mota bat gazteen artean: informazio eta adimenaren gizartean arrisku bat”. Datuak oso kezkagarriak dira:  Sare sozialen bidez emakumeen %60k jasan dituzte irain matxistak bikote edo lagunengandik eta %10 beldurra izan da.

Datuez gain, ondorio gogorrak dira. Alde batetik, ematen du gazteek ez dakitela non dagoen muga iradokizun eta irainaren artean, beraz, batzuek erabakitzen dute bere bikotea ez erantzuki egitea ezta salatu ere.

Badaude gizon gazte batzuk bere neskak kontrolatu nahi dituztenak, eta zainketa zorrotza egiten dute WhatsApp, Tuenti edo Twitter plataformaren bidez:

  • Zenbat denbora konektatuta dauden
  • Partekatzeko argazkiak
  • Aukeratutako arropa profilaren argazkientzat
  • Agendaren kontaktuak

Beste alde batetik, badaude “bikoteak” bere neskei eskatzen dizkietenak jarrera sexya duten argazkiak. Neska batzuek argazki edo bideo mota horiek bidaltzen dituzte baina ez dute pentsatzen euren bikoteek zer egingo duten argazki horiekin.

Nahiz eta pertsona batzuentzat aurreko garaitako pentsamoldez hitz egiten ari garela eman, errealitatea hori da. Horregatik, hurrengo belaunaldiek gure laguntza behar dute, baina nola egin?

Prebenitzeko eta lortzeko informazioa eta batez ere, heziketa, bide bakarrak dira. Gizartearen arazo bat da eta emakumeek zein gizonek parte hartu behar dute.

Autoestimua eta bikoteen ez menpekotasuna oso garrantzitsuak dira, eta irizpide propioa daukatela ulertu behar dute. Gainera, nor bere ekintzen erantzule da. Nesken kasuan, haiek baino ezin dituzte euren mugikorrak  edo euren ekintzak sare sozialetan kontrolatu. Erasoak baztertu behar dituzte, eta beharrezkoa bada, salatu. Euren gauzak partekatu baino lehen bi aldiz pentsatu behar dute horrelako gauzak partekatzeak zein ondorioak ekarriko dizkien.

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s