Ziberbullyng eta grooming, nola sahiestu

Andrea Alfaro
grooming

Gero eta gazte gehiagok sare sozialak erabiltzen dituzte. Hamabi-hamasei urtekoen artean arrakasta handiena duen sare soziala tuenti da. Hala ere, plataforma honetan profil bat irekitzeko hamalau urtetik gora izan behar dute, adin hau arte datu pertsonalak babestuta egon behar dutelako. Beraz, umeek kontu bat badaukate gurasoen baimena derrigorrezkoa da. Horrela, umeei zerbait gertatzen bazaie gurasoen ardura izango da.

Zoritxarrez, ume batzuek tuenti erabiltzen dute gurasoei ezer esan gabe, eta formularioa betetzen dutenean 14 urte dauzkatela jartzen dute. Kasu hauetan zerbait gertatzen bazaie ez dira ausartzen gurasoei esatera eta arazoa, normalean, larritzen da.

Ziberbullying edo grooming arazo ohikoenak dira. Ziberbullying Internet bidez, adin gabeen artean jazarpena da eta grooming, Interneten bidez ere gertatzen da. Heldu batek haur baten nortasuna hartzen du eta beste ume bat seduzitzen saiatzen da argazkiak edo bideoak lortzeko. Hau guztia lortu eta gero, xantaiak hasten dira, zeren eta argazkiek edo bideoek eduki sexualak baitauzkate edo umea biluzik agetzen baita.

Ziberbullying edo batez ere, grooming sufritzen dutenean umeek pentsatzen dute haiek eurek konponduko dutela, erasotzaileak azken eskaera betetzen badu, dena konponduko dela esaten diolako. Baina, inoiz ez da amaitzen.

Arazo hauei aurre egiteko umeei sare sozialei buruzko informazioa eta heziketa eman behar diegu. Ordenagailua egongelan badago edo leku komunean badago ikus dezakegu gure seme-alabek zer egiten duten.

Beste alde batetik, gure seme-alabak gidatu behar ditugu eta horretarako jakin behar dugu sare sozialek nola futzionatzen duten eta askotan gai honi buruz hitz egin behar dugu.

Horretaz gain, seme-alabei argi utzi behar diegu gu honetan ez garela adituak baina beti konponbide bat bilatuko dugula, eta ziberbullyng edo beste egoera larri bat sufritzen badute gertatzen ari denaren errudeunak ez direla.

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s