Sare Sozialen alde onak eta alde txarrak

Andrea Alfaro

sare sozialakTeknologia berri erabilienak, tablets, smart phones eta Internet dira, besteak beste. Haiei esker gizartean komunikatzeko era zeharo aldatu da, batez ere, Interneten egindako ekimenak oso erabilgarriak dira horretarako, hain zuzen ere, azken urteotan Intenet muduan arrakasta handiena izan duen fenomenoetako bat sare sozialena da.

Hauek lagunen artean taldetxak osatzeko eta hauen arteko hizketaldiak eta trukeak ahalbidetzeko sortu ziren, Gure esperientziaren arabera, euren eginkizuna ederto betetzen dute, beneran. Orain, harreman estuagoa daukagu gure lagunarekin eta erraz partekatzen ditugu argazkiak, abestiak eta txisteak ere bai.

Beste aldetik, urrun dauden lagunekin erraz hitz egin dezakegu eta gertuago daudela sentitzen dugu. Hala ere, sare sozialek alde txarrak ere badauzkate. Haietariko bat da lagune ez ezik, ezezagunek ere eskatzen digutela adiskidetasuna eta batzuetan onartzera behartuta sentitzen gara, bestela, ezaguna etsai bihurtuko dela pentsatzen dugu.

Beste alde txar bat da askotan gure pribatutasuna agerian dagoela. Nahiz eta “lehentasunak” ondo kudeatu, gure lagunek pribatutasunaren konfigurazio oso zabala badaukate, azkenean gure informazioa, hau da, argazkiak edo datu batzuk, publikoak izango dira.

Dena den, gutxitan gertatzen dira gauza larriak eta modu egokian erabiltzen dira sareak. Euskaldunontzat, adibidez, baliabide ona da gure hezkuntza zabaltzeko. Gaur egun, nonahi egonda ere, gai bati buruz dakienak errazago izango du, beste batzuekin euskaraz hitz egitea, beraz, euskara lau haizeetara eta bost kontinenteetara zabaldu da. Horregatik, euskarak garrantzi handia hartu du Interneten.

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s