WhatsApp, dirudien kalte gutxi egiten du benetan?

Clara Fraile                                                                  Itzulpena: Andrea Alfaro

whatsapp

WhatsApp aplikazioa doanekoa da, eskuko telefonoan instalatzen da, eta, berari esker, testu mezuak, irudiak eta bideoak beste pertsona batzuei bidali diezazkiekegu, beraiek ere aplikazioa instalatuta baldin badaukate.

Nola blokeatu/desblokeatu norbait?

Kontaktu bat blokeatzeko eta pertsona horrengandik WhatsApp mezurik ez jasotzeko:

-“Konfigurazioan” sartu (gurpil horzduna) eta “Blokeatutako kontaktuak” hautatu, blokeatu nahi duzun kontaktua zerrenda horretan gehitzeko.

-Zenbaki ezezagunen baten mezua jasotzen baduzu, eta blokeatu nahi baduzu, zenbakiaren “Chat” hautatu, “Aukerak” menua ireki, eta “Blokeatu” aukera sakatu. Blokeatutako kontaktu batek bidaltzen dizkizun mezuak ez dira telefonora iristen.

Hona hemen ikusiko dugu nola blokeatzen/desblokeatzen den kontaktu bat :

–          Android-en

–          BlackBerry-n

–          iPhone-n

–          Nokia-n (Symbian)

Blokeatutako kontaktuek ezin dute zure egoera ikusi, ez “azkeneko konexioa” ezta “konektatuta” ere. Blokeatutako kontaktuek ezin dute zure profileko argazkia ikusi. Norbait blokeatu baduzu, zeuk ere ezin diozu mezurik bidali, ezta berarenak jaso ere, kontaktua desblokeatu arte.

Blokeoren funtzioa:

Blokeoak aldatzen ez dituen gauzak:

-Zure egoitza pertsonala ikusgai izaten jarraitzen du, zure telefono zenbakia dauzkaten WhatsApp kontaktu guztientzat, blokeatutakoak barnebilduta.

-Norbait blokeatu izanak ez du pertsona hori zeure kontaktu zerrendatik kentzen, ezta pertsona horrek bere gailuan daukan zerrendatik zure kontaktua ezabatu ere egiten. Kontaktu bat zerrendatik ezabatzeko, ez da WhatsApp-ean egin behar, baizik eta bakoitzak bere telefono mugikorraren kontaktu zerrendan.

Nola jakin dezaket norbaitek ni blokeatzen banau?

Badaude arrasto batzuk Kontaktu batek WhatsApp-ean blokeatu zaituela adierazten dutenak:

-“Chat” hori irekitzekotan, ezin da ikusi kontaktuaren “konektatuta” egoera ezta “azken konexioa” ere.

-Blokeatu zaituen kontaktu bati bidalitako mezu guztiak “tik” batekin bakarrarekin (mezu bidalita) geratzen dira,  baina bigarren “tik” (mezu jasota, hau da, beste gailura ailegatuta, nahiz eta oraindik irakurri ez) ez da inoiz agertzen.

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s