Bideoak ez dira jolasak

Andrea Alfaro

Nire bizitza pribatua

Pasa den abuztuan, ikusi ahal izan genuen nola bideo erotiko bat lehen orrialdeko berri bihurtu zen, kargu publikoa zuen emakume bat agertzen zelako eta sarean hedatuta izan zelako.  Bideo hori, telefono mugikor batekin grabatuta eta beste pertsona bati bidalita izan zen, eta handik aurrera Youtube-n publikoki jarrita.

Kasu horretan, lehenengo bidalketa borondatezko ekintza izan zen, baina ez da beti horrelakoa. Gaur egun, eskuko telefonoak potentzia handiko eta segurtasun ahularekiko ordenagailuak dira, eta gordetako bideoak lapur daitezke. Horregatik, beharrezkoa da deskargatzea eta leku seguru batean gordetzea, mugikorretik ezabatu ahal izateko, pribatuak izaten jarraituz.

Baina gomendio horiek jarraitu ez baditugu eta gure bideoa dagoeneko argitaratuta badago, beharrezkoa da pribatutasun erreklamazio bat egitea (YouTube web orriaren beheko partean erreklamazioak egiteko aukera eskaintzen zaigu) eta kenduta izateko arrazoiak azaltzea. Ziurtatu behar dugu salaketa egia dela, zeren eta faltsua bada, gure kontua ken diezagukete.

YouTube-k lehen aipatutako bideoa kendu zuen, pertsona baten intimitatea urratu izan zenaren berri izan bezain laster. Hala eta guztiz ere, hedabideetan agertzen ez denean, ez da erraza YouTube-k hainbesteko azkartasunaz jokatzea, eta batzuetan, frogatu dugunez, beharrezkoa da erreklamazio bat baino gehiago egitea. Web orriak inposaturiko baldintzen arabera, 48 orduko epea ematen dute gure erreklamazioaz arduratu arte. Epe hori nerabe guztiek jakin beharko lukete, zeren eta bi egun oso, argitaratutako bideo iraingarri ala pribatu baten ondorioak sufritzen, denbora luzeegia da.

Gaur egungo belaunaldiak telefono mugikorrarekin jaio dira, eta bere ikus-entzunezkoarekiko harremana ohikoa da, baina, garrantzitsua da beraien bizitza pribatua sarean nola gobernatu ondo jakitea, besteena errespetatzea, eta  besteek sufritu ez dezaten lagundu ere egitea, zeren eta bideo bat desegokia bada, “partekatu” aukeraren ondoan dagoen bandera-itxurako ikonoan sakatuz markatu behar dugu, egunero berraztertzen direlako. Jakin dezatela, helduok ere hanka sartzen  dugula eta ondorioak sufritzen ditugula.

YouTube-ko bideo bat kentzeko urrats guztiak pausoz pauso ezagutu nahi baduzue:

http://didaknet.com/2011/12/09/como-eliminar-o-denunciar-un-video-de-you-tube/

Advertisements
Post hau sare sozialak atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s