Zer egin grooming edota sexting kasuak ekiditeko?

Internet bidez egiten diren sexu-jazarpenak ekiditeko gurasook hartu beharreko neurriak. Heldu bat, sexu-jazarpena egiteko asmoz, beste norbait (normalean adin txikiko bat) seduzitzen saiatzen denean erabiltzen da grooming hitza. Sarritan prozesu hau internet bidez gertatzen da, eta helduak gaztetxotzat aurkezten du bere burua sarean. Ondoren, nerabeak liluratzen saiatzen da, sexu-jarrera konprometituan agertzen diren irudi edo bideoak eskuratu arte. Eta azkenik, xantaia egiten die eurekin hitzordu bat lortu eta sexu erasoa egiteko asmoz.

Gaur egun, gazte batzuen artean zabalduta dagoen sexting-a erabili dezake: eduki erotiko edo pornografikoa duten irudiak hedabide digitalen bidez zabaltzeari esaten zaio horrela. Ez dira jabetzen norberaren argazkiak zabaltzeak ondorio txarrak ekarri ditzakeela.

Mota honetako materiala oso azkar zabaltzen da gaur egun sarearen bidez. Baina internetek ere badu bere alde positiboa: mugimendu bakoitza erregistratuta gelditzen dela eta errazagoa dela gaizkileak harrapatzea.

Zer egin dezakegu gurasook horrelako kasuak ekiditeko? Garrantzitsuena haurrak eta nerabeak kontzientziatzea da. Interneten seguru ibiltzeak eta klik bakoitzak daukan garrantziaz ohartarazi behar ditugu. Ezagutzen ez dituzten pertsonak ez dituztela laguntzat hartu behar gogorarazi behar diegu eta irudiak zabaltzeak dakartzan ondorioei buruz hitz egin behar diegu; izan ere, internetera igo edota hirugarren batzuei bidaltzen badizkiegu, irudi horien gaineko kontrola galdu baitezakegu.

Advertisements
Post hau ikastaroak, sare sozialak atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s