Errugabetasun-presuntzioa garrantzitsua da sare sozialetan

Tuentin dagoen argazki batean, irain ugari agertzen dira gure seme edo alabaren profilarekin idatzita. Zer egin kasu horretan? Irainak jarri dituena bera izan dela pentsatuko du automatikoki guraso askok. Baina hori akats larria izan daiteke eta, kasu hauetan errugabe denaren ustea mantendu beharko genuke denborak gauzak argitzen dituen arte, batik bat gaztetxoak ukatu egiten badu.

Irainak berak idatzitakoak direla argi baldin badago, zuzen jokatu behar dugu. Alde batetik, bere iritzia eskatuko diogu eta horretarako egoera ulertzen lagunduko dioten adibideak jarriko dizkiogu. Adibidez, argazki horretan bere gurasoak, anai-arrebak edo bera azalduko balira eta horrelako irainak jasoko balitu, nola sentituko litzatekeen galdetuko diogu.

Sarri askotan, sare sozialak erabiltzeko duten erraztasunaren ondorioz, ingurukoenganako errespetua galdu egiten dute; eta pantailatxoetan jolasean ari direla iruditzen zaie, ondorioetan pentsatu gabe.

Hala ere, errugabetasun-presuntzioa zehatz-mehatz errespetatu behar da kasu hauetan. Izan ere, gertatu ohi da norbaitek bere profila horrelako gauzetarako erabiltzea. Eta hori baldin bada gertatu dena eta ez baldin badiogu sinetsi, berarekin daukagun harremanari, guraso-nerabe harremanari, kalte handia sor diezaiokegu. Izan ere, seme edo alabak gurasoengan konfiantza izateari utzi diezaioke. Eta, aldi berean, bere buruarenganako konfiantza ere galdu dezake, gurasoan baitira seme-alabei konfiantza eta errespetua erakutsi behar diotenak.

Advertisements
Post hau ikastaroak, sare sozialak atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s