Emotikonoak erabili behar ditugu

Gure seme-alabek bidaltzen dituzten mezuak emotikonoz beteta daude. Emozioak adierazteko, gero eta hitz gutxiago eta iruditxo gehiago erabiltzen dituzte, eta gurasoontzat garrantzitsua da horiek zer diren eta nola erabili behar diren jakitea.

Pertsona batekin aurrez aurre ari garenean, argi ikusten dugu adarra jotzen ari ote den, serio ote dagoen… zer sentitzen duen, alegia. Idatzizko testuetan, aldiz, gaizki-ulertzeak maiz gertatzen dira. Gauza bat esan nahi genuela eta kontrakoa ulertu dela, eta abar.

Horrelako gauzak gertatu ez daitezen lagungarri dira emotikonoak; eta Messengerren,WhatsAppen, Tuentin edota Facebooken gero eta ohikoagoak dira. Gure seme-alabek etengabe erabiltzen dituzte. Egia esan, sarritan hitzak baino gehiago erabiltzen dituzte.

Hori dela eta, gurasooi ere ongi datorkigu zer diren eta nola erabili behar diren ikastea. Ordenagailuan idazterakoan, teklatuko zeinuekin egin ditzakegu. Ohikoena eta errazena irrifarrea da. Bi puntuak, gidoia eta parentesia istekoa erabilita egingo dugu :-). Eta beste pila bat daude: barrea :-D, keinua ;-), tristura :-(, harridura :-O, txantxa :-P…

Mugikorreko aplikazioetan eta sare sozial batzuetan, aldiz, aurpegitxo horietako bat azalduko zaigu idazterakoan. Hori klik eginda, momentu bakoitzean egokiena iruditzen zaiguna aukeratu ahal izango dugu.

Advertisements
Post hau ikastaroak, sare sozialak atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s