Nire haurrak ordu gehiegi ematen du ordenagailu aurrean

Askotan galdetu izan diogu gurasook geure buruari ea gure seme edo alabak ordu gehiegiez ote dituen ematen  ordenagailu aurrean. Zenbat denbora den egokia azalduko dizuegu baita dagoeneko arazoa etxean baldin badaukagu, nola jokatzea komeni zaigun ere.

Sare sozialek, internetek eta ordenagailuak orokorrean, hainbat arazo sortu ditzakete bai helduengan, bai gaztetxoengan. Ikerketa ugari egin dira gai honi buruz eta, horietako batzuek diotenez, sare sozialen gehiegizko erabilerak autoestimu arazoak edo nortasun falta sortu ditzake.

Gaztetxoek argi izan behar dute harreman “birtualek” ez dituztela inoiz benetako harremanak ordezkatu behar. Ondo dago lagunekin komunikatzeko sareak erabiltzea, baina ez lagunekin sare sozialen bidezko harremana soilik izatea.

Adituen hitzetan, nerabe batek arazo bat izan dezake, bi ordu baino gehiago ematen baditu egunean sare sozialetan. Eta antzerako zerbait gertatzen da online jokoekin. Hauetan, gainera, haur txikienak ere oso iaioak izaten dira gaur egun. Hauek, gehienez, egunean ordu erdi arituta nahikoa omen dute.

Gurasook argi ibili behar omen dugu gure haurrak bere ohiko afizioak utzi eta ordenagailuarekin ordezkatzen baditu, bizitza errealeko harremanei jaramonik egiten ez diela ikusten badugu, edota, lo egon behar duenean, konektatuta dagoela ikusten badugu.

Kasu hauetan profesional baten laguntza eskatzea gomendatzen da beti. Gainera, honetarako ere, asko laguntzen du etxeko ordenagailua denok erabiltzen dugun gela batean egoteak, egongelan adibidez. Horrela haurrak nola eta zertarako erabiltzen duen ikusiko dugu eta mugak jarri ahal izango dizkiogu berandu baino lehen.

Advertisements
Post hau ikastaroak, sare sozialak atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s