14 urte baino gutxiago ditut eta Facebooken profila ireki dut!

14 urtetik beherako neska-mutil askok adina ezkutatzen dute Facebook sare sozialean profil bat irekitzeko. Gogoan izan Datuen Babeserako Legeak gurasoen edo tutore legalaren baimenik izan ezean 14 urtez azpiko haurren datuak gordetzea eragozten duela. Hori dela eta, sare sozialek sarrera debekatzen diete 14 urte bete ez dituztenei. Hala ere, legez kanpoko milaka kontu daude aipaturiko sare sozialean.

Mark Zuckerberg aberatsaren enpresak legez kanpoko profil horiek legeztatu nahi ditu, eta nerabeen kontuak eta gurasoen profilak lotzeko asmoa du horretarako. Hala, gurasoak haurraren lagun eskaerak kudeatu eta haurrak aplikazioetara sarbidea izatea eragotzi ahal izango du.

Facebook gune egokia al da nagusiek eta nerabeek informazioa elkarbanatzeko?

Gu beldurtuta gaude 14 urtez azpiko haurrak Facebooken egoteak izan ditzakeen ondorioekin. Izan ere, ziberjazarpena jasateko eta, aldi berean,alkoholaren eta drogaren gaineko informazio desegokia jasotzeko arriskua izan dezakete. Are gehiago, sare sozialak gizartearekin harremanetan jartzeko tresnak dira eta, beraz, gurasoen lana dela nerabeak kalean zein mundu birtualean egiten dituen lagunak egokiak diren ala ez kontrolatzea. 

Amaitzeko, garrantzitsua da gai honetan bi ideia hauek kontuan izatea:
1) Guraso eta seme-alaben artean konfiantza izatea.
2) Gurasoek sare sozialak erabiltzen jakitea, haurrei horiek dituzten arriskuen berri emateko.

Advertisements
Post hau ikastaroak, sare sozialak atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s