Nire seme-alaben lagun izan behar al dut Tuentin?

Nire seme-alabari Tuentin profila irekitzeko baimena eman behar al diot? Gurasoekin izandako ikastaroetan maiz ateratzen den galdera da hori. Berak prebentzioa hobesten du debekuaren aurrean.

Izan ere, zenbait gurasok seme-alabei Tuentin profila irekitzeko baimena ematen die, beren lagun egiten badira soilik. 12 urterekin haur gehienek baldintza onartzen dute. Hala ere, heltzen ari diren heinean, konturatzen dira gurasoak beren lagun badira ez dutela pribatutasunik sarean.

“Zu bai gizajoa. Nori bururatzen zaio Tuentin amaren laguna izatea?” Tuentin amaren edo aitaren lagun diren haurrek era horretako esaldiak entzuten dituzte maiz. Arrazoi hori medio, haur batzuk sarrera debekatzen die gurasoei. Beste batzuk ordea, profil berri bat sortzen dute sarean aske izateko eta zaharra mantentzen dute gurasoei erakusteko.

Nerabeak ez du polizia lanak egiten dituen gurasoa gustuko. Hala ere, hainbat gurasok profil faltsuak sortzen dituzte Tuentin seme-alabak kontrolatzeko. Adibidez, Madrilgo Komunitate Autonomoko Adingabeen Defendatzaileak aitortu zuen profil faltsu bat sortu zuela Tuentin bere seme-alabak kontrolatzeko. Gure ustez, jarrera desegokia da hori.

Izan konfiantza!
14 urtetik gorako nerabeek sare sozialak erabili ditzakete gurasoen baimenik izan gabe. Gurasoek nerabeengan konfiantza izan behar dute, hegan egiten eta hanka sartzen utzi behar diete.

Adingabearen adina edozein dela ere, gurasoek tutore edo aholkulari lanak egin behar dituzte soilik eta ez dute nerabearen pribatutasuna kontrolatu beharrik. Izan ere, gurasoak ez dira lagunak. Haurren teilatuan dago baloia ondorengo bideo honetan ikus daitekeen bezala.

Advertisements
Post hau ikastaroak, sare sozialak atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s