Sareetan datu faltsuak emateak babesten al gaitu?

Sare sozialetan datu faltsuak, batik bat izen eta abizen edo adin faltsuak, ez ematea gomendatzen dugu. Izan ere, kasu honetan norbere burua babestu ordez, justu kontrakoa gertatu daitekeela diote.

Eskoletan eman dituzten ikastaroetan, guraso askok izen-abizen faltsuekin profila zabaltzera bultzatzen dituztela euren seme-alabak konturatu gara; horrela, babestuago egongo direlakoan. Jarduera horrek, haurra ez babesteaz gainera, beste ondorio batzuk ere izan ditzake. Besteak beste, sare sozialek ez dute ongi ikusten horrelakorik egitea eta profila itxi diezaiokete.

Baina horrez gainera, haurrak bere benetako izena ematen duenean, lagunek erraz ezagutzen dute eta laguntzat onartzen. Izen faltsuarekin jarduten badu, ostera, bere lagunek ez dute ezagutuko eta ez lukete laguntzat hartu beharko. Sare sozialetan egoki aritzeko neurrietako bat hori baita, ezezagunak laguntzat ez onartzea.

Beste kasu batean jarrita, demagun gure seme edo alaba horren ingurukoek badakitela izen faltsua duela sareetan. Kasu honetan edonor onartu dezakete laguntzat, gure umea delakoan. Eta orduan, haren ingurukoak egongo dira arriskuan, ezezagun horrek euren edukiak eta jarduera ikusi ahal izango dituelako.

Adinari dagokionean ere, berdin. Askok 14 urte baino gutxiago izaten dituzte Tuentin profila zabaltzen dutenean, eta 18tik gorakoak direla jartzen dute. Kasu honetan, jakin behar dugu, adin txikikoen datuak babestuta dituztela sare sozialetako arduradunek. Baina adinez nagusi garela jartzen dugunean, gure datuak ez dituzte adin txikikoenak bezala babestuko.

Facebookeko arduradunak ere konturatuta daude 12 eta 13 urteko gaztetxoen profil asko dituztela. Eta 14 urtetik beherakoei, gurasoen baimena izanda, profila zabaltzeko aukera eman nahi diete. Horien datuak nola babestu aztertzen ari dira.

Horregatik guztiagatik, beti benetako izen-abizenekin eta adinarekin aritzea gomendatzen dugu. Baina hori bai, haurrari bere datuen pribatutasuna konfiguratzen behar bezala laguntzea, beharrezkoak diren datuak soilik jarri ditzala gogoraraztea eta interneten egiten duen jarduera gertutik jarraitzea gomendatzen dugu.

Advertisements
Post hau ikastaroak, sare sozialak atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s