Didaknet euskaraz orain Didaknet-en dago

didakneteuskaraz

Didaknet-en web orria eta irudia aldatu ditugu. Horrez gain, jakinarazi nahi dizuegu blog honetan topatzen dituzuen edukiak, artikuluak etabar… orain www.didaknet.com-en egongo direla, eta nobedade gehiago deskubrituko dituzula.

Mila esker eta zure gustokoa izatea espero dugu.

 

 

Advertisements
Gmail, ikastaroak, Internet, Salaketak, sare sozialak, YouTube, Ziberbullying atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Internet eta Teknologia Berriak, hitz egingo dugu familiartean

Andrea Alfaro

Eusko jaurlaritzak teknologia berriei buruzko egindako gida

Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen gidak honako titulu hau du, eta gurasoei teknologia berriei buruzko laguntza emateak du helburu. Gure ustez, gida oso interesagarria da, eta azpimarratu nahi dugu modu baikorrean idatzita dagoela. Horretan, Internetek eta teknologia berriek ekartzen dituzten onurak azaltzen dira, eta, horiek erabiltzera animatzen gaituzte. Era berean, Interneten dauden arriskuak ere agertzen dira.  Irakurtzen jarraitu

Internet, sare sozialak, Ziberbullying atalean publikatua | , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Gaitasun digitalari dagokionez heziketa mailak eragina du belaunaldien artean arrakalan

Andrea Alfaro

Gaitasun digitalari dagokionez heziketa mailak eragina du belaunaldien artean arrakalanEU Kids Online ikerketa sareak Europako Batzordearekin lankidetzan “Niños pequeños y teconología digital” proiektuaren barruan eginiko azken txostenak ondorioztatu du, paradoxa badirudi ere, heziketa maila txikiagoa duten gurasoen familietan ekipamendu digitalari dagokionez nahiko maila handia izaten dutela. Hori dela eta, prestakuntza digitala jaso behar dute aita-ama horiek.

Haurrak gero eta goizago hasten dira tresna horiek erabiltzen, eta gurasoek modu berriak aurkitu nahi dituzte txikienek baliabide digitalak nola erabiltzen dituzten ikuskatzeko. Horren ondorioz, gurasoak saiatzen dira beren seme-alabek gailu digitalekin duten harremana kudeatzen eta arautzen, eta, gainera, hori egiteko haiek dira pertsonarik egokienak. Irakurtzen jarraitu

ikastaroak, Internet, sare sozialak atalean publikatua | , , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

WhatsApp-a eguneroko tresna da

Andrea Alfaro

WhatsAppGaur egun, gizartean teknologia berriak oso hedatuta daude, eguneroko bizimodua errazten dutelako, besteak beste. Horietako bat WhatsApp-a da. Aplikazio horren bidez irudiak, bideoak, mezuak edota txisteak partekatzen dira, baina erabiltzaleek ez dute kontuan hartzen zein ondorio edota arrisku izan lezakeen aplikazio hori oker erabiltzeak. Arazo horri aurre egiteko garrantzi handikoa da jakitea zeintzuk diren WhatsApp oker baliatzeak izan litzakeen arrisku horiek; beraz, aplikazio hau hobeto erabiltzen ikaste aldera, arrisku larrienak aipatu eta azalduko ditugu. Irakurtzen jarraitu

ikastaroak, Internet, Ziberbullying atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Bretxa digitala, nola desagerrarazi?

Andrea Alfaro

Bretxa digitala nola desagerraraziGaur egun, guraso eta seme-alaben arteko bretxa digitala oso handia da. Beraz, zer egin dezakegu bretxa hori desagertarazteko? Gurasoei laguntzeko hiru aholku batzuk helarazi nahi dizkizuegu:  Irakurtzen jarraitu

sare sozialak atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Erronka berriei aurre egiteko prest gaude?

Andrea Alfaro

didaknet Arriskuari aurre egiteko prest gaude

Zerbait arraroa ikusten duzu argazkian?

Ikasturtea gogotsu eta teknologia berrien erronkei aurre egiteko asmoaz hasiko dugu. Lehenengo erronka da teknologia horiek zentzuz erabiltzen saiatzea; hasteko, beraz,  arrisku berri bat hartuko dugu abiapuntu: selfiak. 
Irakurtzen jarraitu

Internet atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Ez eraman tableta edota mobila komunera

Andrea Alfaro

Ez eraman tableta edota mobila komuneraIkasurtea amaitzear dagoenez, kontatu nahi dizuegu zerk harritu gaituen gu gehien eta zerk harritu dituen umeak hitzaldietan..

Orain dela urte batzuk gomendatu genuen ordenagailua egongelan izatea, gurasoek seme-alabak zaintzeko eta jakiteko zer egiten zuten. Hala ere, tableten eta mobilen erabilera zabaldu zenetik, gomendio horrek ez du ezertarako balio izan. Beraz, aholku berria honako hau da: “Ez eraman tableta edota mobila komunera”. Irakurtzen jarraitu

ikastaroak, Internet, sare sozialak atalean publikatua | , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi